Nazioartekoa · Itinerario muralístico de Vitoria-Gasteiz

Estás en: HasieraZer da IMVG-a? » Nazioartekoa

imvg-international

Nazioartekoa

IMVGren helburuetako bat kulturaren bitartez nazioarteko loturak indartzea da.

Muralismoaren jatorria

Muralismo publikoak Amerika Latindar eta Estatu Batuetan ditu bere erroak, non komunitate-kulturan hamarkadetako esperientzia duten erakunde muralistiko garrantzitsuak dauden. Gaur egun ezagupenak partekatzeko erakundeak eta muralistak aurkitzen ditugu mundu osan zehar.
Informazio gehiagorako sakatu hemen.

IMVGri lotutako erakundeak

Honakoak dira programak eta trukeak garatzen ditugun erakundeetako batzuk:

Nazioartekoa

Chicago Public Art Group

CPAG 1971n artista talde batek sortua da artisten eta komunitateen arteko loturak ezartzeko xedeaz, Chicagoko hiri-auzoetako auzokideen bizitzak aldatu eta hobetze aldera. Ehundaka hormirudi publiko ekoiztu dituzte, arte partekatuaren onura sozial eta kulturalak hiri osoan zehar hedatuz.

www.cpag.net

Mural Arts Program Philadelphia

Nazioartekoa

MAP, 1984an Jane Golden artistak sortua artearen bitartez gizarte aldaketa onuragarriaren katalizatzaile gisa, Estatu Batuetako arte publikoaren erakunde garrantzitsuenetakoa da egun, 3.000 hormirudi baino gehiago bere gain dituelarik.

www.muralarts.org

Nazioartekoa

Social and Public Art Resource Center

SPARC, 1976an Judy Baca artistak sortua, Rivera, Siqueiros eta Orozcoren muralismo mexikarraren iturritik edaten du. Bere misioa artea sarritan ahotsik ez dutenentzako adierazpen erreminta gisa erabiltzea da, hiritarren artean elkarrizketa kulturala erraztuz eta komunitateetatik arte publikoa ekoiztuz. 

www.sparcmurals.org

Itinerario muralistico La ciudad pintada

Un proyecto de: Werckmeister - change through art

Tlf: +34-647 629 300
info@muralismopublico.com
Puerto de Herrera, s/n
Vitoria-Gasteiz (Alava)
01013 Spain

Berriak - Web Mapa - Diseñador Web - Diseño web profesional

© itinerario muralístico, La ciudad pintada es un proyecto de Werckmeister S.L