IMVG Hiri margotua(Itinerario Muralístico de Vitoria-Gasteizdelakoa)Vitoria-Gasteizerako adierazpen publiko eta komunitarioaren erreminta bat da.
Crhistina Werckmeister, Verónica Werckmeister eta Brenan Duart IMVGa sortu zuten 2007an Vitoria-Gasteizen ekimen partehartzaileak eta sortzaileak aurrea eramateko gune ireki bat sortzeko asmoarekin. Proiektu honek ikustarazten du jendea bere inguruarekiko eta hiriak bere biztanleengan duen konpromesua.
2007tik IMVG-ak 13 hormairudigintza publikoen tailer aurrera erman zituen Alde Zaharrean , ikastetxeetan eta Arabako herri ingurunean hainbat homairudi egiteaz gain.
2013an hormairudigintza partehartzailearen experientzia Zaramaga auzora zabaldu zen eta 1014, 2015 eta 2016an proiektuak bertan gauzatzeko konpromisua dago.
Bere helburua artelan publikoak ekoiztea da, artista profesionalen eta oro har gizartearen inplikazioarekin. Partaidetza-egitura handiaz, Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko fatxadetan hormirudiak sortu dira, eta sortuko dira, “lurraren arrasean” dagoen arte-areto bat eraikiz, non bideak eta emaitzak balio bera duten.
IMVGk sortzaileak beren inguruan inplikatzera bultzatzen ditu, baita auzokideak eta interesatuak beren auzoa hobetu eta edertzen dituzten sorkuntzetan aktiboki parte hartzera ere.
IMVGren muralismo lantegiek 2 alditan banatutako 6 asteko iraupena dute. Ekaina eta uztailean zehar egiten dira.
Lehen bi asteetan artistak parte-hartzaile guztiekin biltzen dira 2 orduko saioetan (19:00etatik 21:00etara) 3 arratsalde astean eta larunbateko goiza. Fase honetan ideien ekaitzak eragiten dira, eztabaidatu eta proposatzen da, marraztu eta konposatzen da… 2 asteen buruan taldeak hormirudiak izango duen eskalarazirriborroa sortuko du.
Artista zuzendariek, laguntzaileek eta brotxaren brigadek egunero 8 orduz jarduten dute zirriborroa hormara eramateko. Bolondres bakoitzak lan ordutegiaren barruan (goizez eta arratsaldez, eta larunbat goizez)ahal duen denbora parte hartzen du. Kontua ordutegi malgua sortzea da nahi duten guztiek parte hartzeko aukera eduki dezaten. Astean gutxienez 8 orduko konpromisoa eskatzen da, baina bolondres bakoitzak hobekien datorkionean margotu dezake, eta jakina, nahi beste denbora margo dezake eskatutako gutxiengotikharago..
Lantegia amaitzean inaugurazio bat egiten da: hiri eta auzo jai publiko bat
Bolondres guztiek jasotzen dute:
Parte hartzeko era asko dago, bai margotuz, bai babestuz, baita horma bat baduzu ere!
Tlf: +34-647 629 300
info@muralismopublico.com
Puerto de Herrera, s/n
Vitoria-Gasteiz (Alava)
01013 Spain
Berriak - Web Mapa - Diseñador Web - Diseño web profesional
© itinerario muralístico, La ciudad pintada es un proyecto de Werckmeister S.L