Lan Egin IMVG-rekin · Itinerario muralístico de Vitoria-Gasteiz

Estás en: HasieraParte hartu » Lan Egin IMVG-rekin

Lan egin IMVG-rekin

Edozein diziplinatako artista GUZTIAK gonbidatuta daude (pintura, eskultura, zeramika, argazkigintza, arte digitala, bideogintza, ehungintza, egurgintza, etab.)
2011ko egitasmoetarako epea;


Parte-hartze profilak

Beste artista zein ez-artistekin eskala handiko sorkuntzetan elkarlanean aritzeko interesa baduzu, profil desberdinak dauzkazu lantegi bakoitza zuzentzen duten artista profesionalen lan-taldean parte hartzeko:

Honako urrats erraz hauek jarraitzera animatzen zaitugu:

  1. Kontaguzu laburki zerk eramaten zaituen kontaktatzera eta zuri buruz hitz egiguzu arlo gizatiar eta sortzailetik.
  2. Curriculum laburra erantsi eta zure lanaren gehienez 3 irudi hautatu (ez derrigorrean “saritutakoak”, baizik eta pertsonalki zure gustukoak direnak).
  3. Garrantzitsua deritzozun bestelako edozein informazio ere erantsi dezakezu (adib., hizkuntzak, esperientzia pedagogikoa, boluntariotza edota beste elkarlanezko esperientziak eremu artistiko zein ez-artistikoetan, ezagupen teknikoak, informatikoak, etab.).

Deialdi irekia eta etengabea da. Datu-base batean parte hartuko duzu beste artistekin batera, prozesu sortzaileen egitasmoak, hormak, egiturak, dagozkien artistekin parekatzeko.

2010 eta 2011ko egitasmoetarako epe etengabea.

Zure curriculuma, datu osatuak, irudiak, etab. bidaltzeko klikatu hemen:  info@muralismopublico.com

Pribatutasun politika
Orain ematen dizkiguzun datu pertsonalak “Parte-hartzaileak” izeneko fitxategi batean sartuko dira, behar bezala erregistratua dagoena Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean, IMVGren lantegietan zure parte-hartzea kudeatzeko eta IMVGren ekintzen berri emateko xedeaz. Fitxategiaren arduraduna www.muralismopublico.com, IMVG, IFZ da. DBLOk zure datuak direla-eta emandako eskubideak erabil ditzakezu lopd@muralismopublico.com posta elektronikoan, edota posta helbide honetan:
MURALISMO PÚBLICO IMVG · Hedegile kalea 101 Vitoria-Gasteiz Araba (Spain) 01001

Itinerario muralistico La ciudad pintada

Un proyecto de: Werckmeister - change through art

Tlf: +34-647 629 300
info@muralismopublico.com
Puerto de Herrera, s/n
Vitoria-Gasteiz (Alava)
01013 Spain

Berriak - Web Mapa - Diseñador Web - Diseño web profesional

© itinerario muralístico, La ciudad pintada es un proyecto de Werckmeister S.L